Kantugintza eta sukaldaritza programa birtualak prestatu ditu Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko mai. 4a, 12:50

Argi Abad gazteria arloko zinegotziak ohar batean azaldutakoaren arabera, Geu Be elkarteko gazteek parte hartuko dute 'Mastertxef' birtualean.

Abadiñoko Udalak Aisialdi Gaztea programaren baitan antolatu du saioa. Errezeta batzuk prestatzen ikasiko dute bertan, maiatzaren 9an. 

Bestalde, egitarau berdinaren baitan, 'Abesti Birtuala' ekitaldia ere antolatu du udalak. Abestien bidez hainbat joko egingo dituzte. Izena emateko katalamixonekintza@gmail.com helbidera idatzi behar da; maiatzaren 6ra arteko epea dago apuntatzeko. 

Kultur elkarteentzako laguntzak

Horrez gainera, kultur elkarteei diru laguntzak banatzako prozedura aldatu egingo dela adierazi du Argi Abad kultura zinegotziak beste ohar batean. "Prozedura gardenago bat izango da hau; besteak beste, elkartearen ezaugarriak (esperientzia, nortasuna...) kontutan hartuko dira, baita antolatzen dituzten jardueren interesa". Abaden arabera, eskabideak aurkezteko epea oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatu ostean zabalduko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!