Bihar 18:00etatik aurrera txaranga kamioi bat ibiltzekoa zen Abadiñoko kaleetan zehar, herria eta San Prudentzio jaiak girotzeko. Baina Abadiñoko Udalak jakitera eman duenez, bertan behera utzi behar izan dute, ezin baitituzte alarma-egoerak ezarritako murrizketa guztiak bermatu.