Udalak ez du egitarau ofizialik kaleratu momentuz, baina grinari eutsi ezinda bezala, jaiak ospatzeari ekin diote hainbat auzotarrek. Magoz mozorrotu eta balkoietan hasi dira dantzan. Apirilaren 27an hasi ohi dira Traña-Matienako jaiak, San Prudentzio egunaren bezperan