Udal langileek "oinarrizkoak diren jarduerekin bakarrik" jarraitzeko eskatu dio Abadiñoko EH Bilduk alkateari

Anboto 2020ko api. 14a, 16:46

EH Bilduren arabera, langileen eta herritarren osasuna lehentsi behar da, eta herriko lanak "desinfekziora, garbiketara eta oinarrizko hornidurak bermatzera" mugatzeko eskatu du.

Ohar bidez adierazitakoaren arabera, hainbat udal langilek lanera itzuli behar izan dute gaur, apirilak 14. "Langileen ordezkariek adierazi digutenez, beraiekin ez da adostu itzulera eta gainera, udaletxean segurtasun protokoloak guztiz garatu gabe daude, adibidez, Covid-19agaz nolabaiteko kontaktua izan dutenek jarraitu beharreko irizpideak". 

EH Bilduren ustetan, alerta egoerak irauten duen bitartean langileek lanera itzuli behar izateak kutsatze arriskua areagotuko du. "Egunotan lorategiak mantenu lanik gabe egotea asumitu dezakegu, ez ordea kutsatu kopuruak gora egitea herria politago edukitzeagatik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!