Jantokiko beka jasotzen duten ikasleei "janaria bideratzeko" proposamena egin dio udalari Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2020ko api. 8a, 11:53

Elikagai bankuaren jardueraren osagarria litzateke hau EH Bilduren arabera; egun, Abadiñoko 250 ikasle baino gehiagok jasotzen dute beka. 

Tokiko ekoizleak ere kontutan hartuko lituzte proposamen honek alderdi subiranistaren arabera. "Udalak beharrizana duten ikasleentzako janari loteak egin eta banatu beharko lituzke, produktu fresko eta osasuntsuak barneratuz, bide batez, tokiko ekoizleak lagunduz".

Esan bezala, elikagai bankuaren jarduera osatuko luke egitasmo honek. "Abadiñoko elikagai bankuak ematen duen zerbitzuaren osagarri bezala planteatzen dugu neurri hau. Izan ere, bertan kontserbak bakarrik banatzen dira eta gainera ohiko egoeran elikagaiak bertatik jasotzen dituzten familiek, otordu gehiago prestatu behar dituzte egunotan" azaldu dute oharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!