Auto bat errekasto batera jausi da Abadiñon

Anboto 2020ko mar. 25a, 13:11

12:20an gertatu da istripua. Autoa errekasto batera erori da Abadiñoko Muntsaratz auzoan. Autoaren gidaria ez da zauritu. 

Ertzaintzak gidaria autotik atera du, eta ez da zauritu. Suhiltzaileek autoa egonkortu dute. Momentu honetan ibilgailua ateratzeko garabien zain daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!