Udalekuen eta ludotekaren kobraketa atzeratu egingo du Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko mar. 25a, 09:20

"Egoera normaldu arte" atzeratuko dira kobraketak Mikel Garaizabal alkatearen eta Argi Abad zinegotziaren arabera. 

"Osasun arriskurik barik egin daitezkeela segurtatu, eta egoera normaldu arte, atzeratu egingo da udalekuen eta udako ludotekaren kobrantza" adierazi dute ohar baten bidez.

Udalekuak ekainaren 29an ziren hastekoak. 258 umek eman dute izena.

Lan telematikoa

Bestalde, martxoaren 17az geroztik Abadiñoko Udalak garbiketa lanak indartu ditu, koronabirusari zabaltzen ez uzteko. Horrez gainera, udaletxeko teknikari eta administrari guztiak etxetik ari dira lan egiten orduz geroztik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!