Abadiñoko gazte talde batek sortutako zaintza sareak egin du lehenengo banaketa

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 24a, 09:23

Abadiñoko gazte talde batek boluntario sarea osatu du botikak eta elikagaiak adinduei zein arrisku taldeetakoak diren bizilagunei etxera eramateko. Gazteek jakitera eman dutenez, atzo egin zuten lehenengo banaketa. 

Gazteek gogorarazi dute, erosketak egiteko premia duenak 655712433 edo 662586190 telefono zenbakira deitu beharko duela eta eskariak 10:00etatik 14:00etara jasotzen dituztela.

Sistema honakoa da: erosketak egiteko premia duenak telefonora deitzen du behar dituen produktuak zerrendatzen ditu. Gero, boluntario sarea arduratuko da erosketak egin eta etxera eramateaz. Orduantxe egin beharko du orainketa eskatzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!