Bestalde, langileek enpresaren komunikatua jaso dute gaur eguerdian. "Gaur egungo egoera ikusita, eta berriro abisatu arte, ekoizpena gelditzea erabaki da gaur, 2020ko martxoaren 16tik aurrera" dio langileek jasotako komunikatuak. Abadiñoko Gestamp Bizkaia Durangaldeko enpresarik handienetakoa da automozio arloan. Bera da, besteak beste, Gasteizko Mercedes ibilgailu fabrikaren hornitzaileetako bat. Abadiñoko enpresako produkzioaren %65a Gasteizko Mercedes enpresarentzat da. Gasteizko Mercedeseko langileek lanera ez joatea erabaki dute gaur koronabirusaren zabalkundea ekiditeko.