2002. urtean eraikitako igerilekuaren estalkiak ikusmin handia sortu zuen

Jone Guenetxea 2020ko mar. 6a, 09:30

ANBOTOren 22. zenbakian, Abadiñoko igerilekuen obren inguruko albistea agertzen da. Argazki oinean, honelako estalki mugikorra zeukan Bizkaiko igerileku bakarra zela irakurri zitekeen.

Estalkiak ikusmin handia sortu zuen herritarren artean. 2002ko apirilaren 26an kaleratutako alean azaltzen denez, estalkia Bartzelonatik ekarri zuten. Udalak 102.172 euro ordaindu zituen, Javier Uriarte alkate zela. Albistean jaso zenez, igerilekuko obra guztiak 2.404.048 euro kostatu zen. Uztailaren erdirako prest izatea gura zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!