Iñaki Irazabalek irabazi du Abadiñoko sanblasetako argazki lehiaketa

Anboto 2020ko ots. 29a, 12:14
Ikusgai dagoen erakusketako irudia.

Argazkirik onenak Errota kultur etxean daude ikusgai martxoaren 13ra arte.

Iñaki Irabazal iurretarraren 'Ferratzailea' izeneko argazkiak irabazi du aurtengo sanblasetako argazki lehiaketa. Mikel Hidalgo sailkatu da bigarren. Herriko argazkirik onenaren saria Ignacio Condek irabazi du. 

Argazkirik onenekin erakusketa antolatu dute eta Errota kultur etxean ikusi daiteke martxoaren 13ra arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!