Martxoaren 10era arte zabalik dago Abadiñoko udalekuetan izena emateko epea

Anboto 2020ko ots. 27a, 10:27
Artxiboko irudia.

Dagoeneko martxan da udalak eskainitako Ludotekarako, Herri udalekurako eta Gaztetxoak udalekurako izen-ematea Abadiñon.

Martxoaren 10era arte egongo da apuntatzeko aukera, eta izen-emateetan umeen kopurua gaindituz gero, plazak zozketa bidez esleituko direla jakinarazi du udalak ohar baten bitartez. Udalaren esanetan, haur eta gazteen aisialdian euskararen erabilera indartzea da udalekuen helburuetako bat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!