AHTaren obrek Zelaieta eta Atxondo batzen dituen errepidean izango duen eraginari buruzko txostena eskatu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2020ko ots. 25a, 10:47

Aldi baterako enpresa-elkarteari (ABEE) trafiko azterketa egiteko eskatu dio udalak, lanek herrian "ahalik eta inpaktu txikiena izan dezaten".

Abadiñarrei proiektuari buruzko informazioa eman gura die udalak, horretarako, webgunean atal bat zabaldu du; obraren planoak, aurrekontua, eta memoria erakutsiko dira bertan, besteak beste. ABEEak ere informazio bulegoa zabaldu du Muntsaratzen (Arlozabal kalea, 8bis, lehen solairua, C atea).

Bestalde, Atxondoko Udalak Abadiñoko bulegoan atxondarren zalantzak ere jasoko dituztela jakitera eman du. Bulegoaren ordutegia, astelehenetik eguenera 9:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:30era da. Barikuetan, berriz, 9: 00etatik 14: 00etara. 94 425 60 58 da bulego horretako telefonoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!