Mendizabalek, Azkorbebeitiak eta Irazolak brontzezko domina lortu dute Munduko Sokatira Txapelketan

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 23a, 21:00

Irlandan jokatu den Munduko Sokatira Txapelketan hirugarren postua lortu dute Euskadiko selekzioarekin. 

Munduko txapelketan estreineko aldia izan duten Oier Mendizabalek, Martxel Azkorbebeitiak eta Xabier Irazolak brontzezko domina lortu dute Euskadiko selekzioagaz. Abadiño Sokatira Taldeko kirolariek 23 urtez azpiko mailan eskuratu dute domina. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!