Prentsa ohar bidez oposizioko taldeak jakitera eman duenez, martitzenean bozeramaileen batzarra egin zuten Abadiñoko udaletxean. Bertan, EH Bilduko kideek airearen kalitatea neurtzeko eskatu zioten gobernu taldeari. "Duela bi aste gertatu zen ezbeharra, eta ez dakigu epe horretan zer arnastu dugun. Babes neurriak hartu behar badira, ezin dugu gehiago itxaron, kasu honetan denbora oso faktore garrantzitsua da eta", azaldu dute EH Bildukoek.
Hala ere, EAJk eta AIk osatzen duen gobernu taldeak oraingoz neurketak egiteko "borondaterik ez" duela adierazi esan dute oposiziokoek. "Abadiño Zaldibarko zabortegitik 5 - 10 kilometroko perimetroan egonik, eta haizeak substantzia kaltegarri horiek desplazatzen dituela ikusita, ulergarria den bezala herritarrek informazioa eta lasaitasuna nahi dute. Beraz, non dago arazoa gure herriko airearen kalitatea neurtzeko?", kritikatu dute EH Bildukoek. Bestalde, gobernu taldearen jarrera "ulergaitza" egiten zaiela esan dute.