Pistako Espainiako Kopa eta txapelketa irabazi ditu Illart Zuazubiskarrek

Anboto 2020ko ots. 17a, 10:32

Illart Zuazubiskarrek eta Ziortza Isasik dominak irabazi dituzte asteburuan Galapagarreko belodromoan (Madril) jokatutako txapelketan. 

Asteburuan Espainiako Kopako bigarren jardunaldia ospatu da Madrilen. Bertan, eskualdeko hainbat txirrindulari izan dira: Izaro Oliveira, Mairu Uriarte, Ziortza Isasi, Illart Zuazubiskar, Aimar Galdos, Oihana Ikobaltzeta eta Markel Rodriguez. 

Madrilgo jardunaldian Illart Zuazubiskar izan da protagonista nagusietako bat. Abadiñarrak jokoan egon diren hiru tituluak lortu ditu. Zapatuan Espainiako Kopako bigarren jardunaldia irabazi zuen baita Espainiako Kopako sailkapen orokorra ere. Domekan, berriz, Xabier Azparrenegaz batera, madisoneko Espainiako Txapelketa irabazi zuen. 

Ziortza Isasi elorriarrak, berriz, brontzezko domina eskuratu zuen Ana Usabiaga taldekideagaz batera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!