Oihana Azkorbebeitia Apuko Igoera mendi lasterketan nagusitu da

Anboto 2020ko ots. 16a, 12:50

Arkaitz Iturriagaetxebarria korrikalari abadiñarra bederatzigarren sailkatu da mutiletan

Gaur Apuko Igoera mendi lasterketa jokatu da Gueñes herriko Zaramillo auzoan, eta, urtero lez, 650 bat lagunek parte hartu dute ohikoa den 23 kilometroko ibilbidean. Nesketan Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da (1.54.46). Gainera, aurretik berak zeukan errekorra apurtu du, minutu batean. Sestao Gráficas taldeko Natalia Gomez sailkatu da bigarren (1.56.20), eta bertakoa den Belen Moran hirugarren (2.24.30). Arkaitz Iturriagaetxebarria korrikalari abadiñarrak ere lasterketa borobila egin du eta bederatzigarren helmugaratu da (1.49.39). Euskal Selekzioko Asier Larruzeak irabazi du lasterketa (1.40.25).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!