Hondakin organikoak biltzeko edukiontzi berriak jarri ditu Amankomunazgoak Abadiñon

Anboto 2020ko ots. 10a, 21:40

Horrez gainera, hondakinak biltzeko ontziak eta autokonpostajerako ontziak banatuko dituzte. 

Ontzi horiek eskuratzeko, Behargintzan izena eman beharko dute abadiñarrek 94 623 25 22 telefonora deituta. Abadiñoko udal taldetik hondakin hauek birziklatzera "animatu" gura dituzte herritarrak. "Ingurumena zaintzea eguneroko lana da, eta keinu txikiekin egiten da. Bilketa sistema honi esker herritarrek aukera izango dute laguntzeko, euren etxeko pribatutasunetik, Abadiño ingurumena hobeto zainduko duen herria bihurtzeko" adierazi dute ohar baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!