Silvia Triguerosi buruzko 'Tor' dokumentala ikusgai Abadiñon

Anboto 2020ko ots. 6a, 10:56

Iñaki eta Mikel Urresti anaiek Silvia Triguerosi buruz egindako 'Tor' dokumentala aurkeztuko dute Abadiñon, otsailaren 13an, 19:00etan. Txanporta kultur etxean egingo duten ekitaldira Silvia Trigueros bera eta Iñaki Urresti gonbidatu dituzte.

Ikus-entzunezkoa 2018ko abenduan estreinatu zuten, Bilbao Mendi Film jaialdian, eta hainbat sari jaso ditu. Izabako Ukerdi Mountain Film jaialdian gidoirik onenaren saria lortu zuen iaz. Argentinako Usuhaia jaialdian, epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen abuztuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!