Abadiñoko kiroldegiko atea indarrez zabaltzeko saiakeragaz “inolako zerikusirik” ez dutela argitu dute langileek

Anboto 2020ko urt. 24a, 19:30

”Jokabide hauek ez daude, inolaz ere, egunotan egiten ari garen mobilizazioen artean, eta instalazioetara sartzeko saiakera gertakari kasual baten fruitu izan daitekeelakoan gaude. Oso argi utzi gura dugu gertakari deitoragarri honek ez duela inolako zerikusirik gutako inorekin, eta, bezero zein bizilagunek ere horrela ulertzea gura dugu”, azaldu dute Astolako langileek ohar batean.

Aste honetan zehar, greba egiten aritu dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!