Urtarrilaren 30eko greba deialdia

Abadiñoko herritarrek urtarrilaren 30eko greba orokorrera batzeko deia egin dute

Anboto 2020ko urt. 18a, 12:59

Gaur, goizean goizik, Abadiñoko komertzioetara joan dira herritarrak, bertako langileekin urtarrilaren 30ean egingo denaren eta egin nahi dutenaren inguruko oharra helarazteko. 12:00etan herri argazkia atera dute Matienako jubilatuen etxearen atarian.

Jubilatuen etxe aurretik igarotzen zirenek beraien iradokizunak idazteko aukera izan dute. Abadiñarrek ere prekarietatearekin amaitzea, lan eta pentsio duinak sortzea eta gizarte feminista bat eraikitzea aldarrikatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!