Oihana Arana eskoriatzarra lehiakide zuela, buruz burukora ailegatu zen Txaber Altube. "Kosta zitzaidan saioari buelta ematen. Kartzelako saiotik nentorren, kanpoan hoztu ere egin nintzen. Nolabait, arreta galduta bezala nenbilen. Azkenean, jakin nuen nire burua kokatzen" azaldu du Altubek.
Txapela ospatzeko tarte gutxi izan du bertsolariak. "Saioa bukatu eta ikasteari ekin nion. Azterketa izan dut gaur", dio. Altube Filosofia ikasketak egiten ari da Donostian bertan.
Iker Ormazabal (Hernani), Aissa Intxausti (Lekeitio), Xabat Illarregi (Leitza), Maddi Aiestaran (Beasain), Txaber Altube (Abadiño) eta Oihana Arana (Eskoriatza) ibili ziren bertsotan