Abadiñoko garaje batean sua hartu du motor batek matxura baten eraginez

Anboto 2020ko urt. 12a, 17:05

Abadiñoko Matienako auzoko Trañabarren kaleko garaje batean sua sortu du motor batek. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua amatatu dute.

Trañabarren kaleko garaje batetik kea ateratzen zelako eman dute abisua Ertzaintzan, 16:30ean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta motor  batek sua hartu dutela ikusi dute, matxura baten eraginez. Sua amatatu dute suhiltzaileek. Suteak ez du bestelako kalterik eragin, Ertzaintzak argitu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!