Lapurretan sartu dira gaur goizaldean Abadiñoko taberna batean

Anboto 2020ko urt. 12a, 10:32

Matiena auzoan dagoen Bedats tabernan lapurrak sartu dira gaur goizaldean. Estolda baten tapagaz leihoa apurtu eta taberna barrura sartu dira. Jabeek azaldu dutenez, 100 euro inguru eraman dituzte. Hainbat triskantza eragin dute tabernan. Kalteak konpondu eta gaur bertan zabalduko dute taberna.

Tabernako jabeak azaldu duenez, 06:00etan jaso dute Ertzaintzaren deia lapurretan sartu direla esateko. "Tabernako leiho bat eta kutxa erregistratzailea apurtu dute, eta bertan zeuden tabernako kanbioak eraman dituzte. Guztira, 100 euro inguru. Batez ere, tabernan eragin dituzte kalteak". 

Iaz ere egin zuten lapurretan Bedats tabernan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!