Euskara ikastaroa egin duten abadiñarren artean 7.500 euro banatu ditu udalak

Anboto 2020ko urt. 12a, 10:35

2018-2019 ikasturtean zehar euskara eskoletara joan diren herriko 43 bizilagunen artean 7.500 euro banatu ditu. Pasa den kurtsoko euskaltegietako matrikula-kostuaren zati bat ordaintzen laguntzeko erabili dute.

Aurreko 2017-2018 ikasturtean 28 eskaera jaso  zituen Abadiñoko Udalak, eta guztien artean 6.460 euro banatu zituen, diru-laguntza moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!