Durangaldeko Mikeldi slot klubak ate irekien jardunaldia egingo du, zapatuan, Abadiñon

Anboto 2020ko urt. 10a, 10:35

Mikeldo slot klubak Traña-Matienan duen egoitzan dagoen 'Mendi Artean'n zirkuitoa ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen diren slot kotxeen zaletuak. Hitzordua 17:00etan izango da, Perulanda kalean.

Egun horretan, MSK Serieak aurkezteko ere aprobetxatuko  dute, eta Durangaldeko MSK klubak eta LasartekoKmos Slotek elkarlanean antolatutako kluben arteko txapelketa ere aurkeztuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!