Herrian garatzeko bost proiektuaren alde bozkatu dezakete abadiñarrek, aurrekontu parte hartzaileetarako prozesuaren barruan

Anboto 2020ko urt. 6a, 10:57

Abadiñoko Udalak lehen aldiz jarri du martxan aurrekontu parte-hartzaileak osatzeko prozesua. Guztira, 50.000 euroko diru-atala lotu dute udal arduradunek herritarrek aurkeztutako proposamenak gauzatzeko. Urtarrilaren 9ra bitartean bozkatu daiteke webgunearen bitartez, eta, Errota kultur etxean Mediatekan, Matienako udaleko bulegoan eta udaletxean jarritako hautestontzietan. 

Aurrekontu parte-hartzaileetarako prozesuaren barruan 30 proposamenetik gora aurkeztu dituzte herritarrek, eta horietako 13 pasa dira botazio fasera. Udal ordezkariz eta teknikariz osatutako lan-talde batek egin du lehenengo aukeraketa hori. Orain, horietako bost proiekturen alde bozkatu dezakete abadiñarrek. Horretarako aukera dute Urtarrilaren 9ra bitartean. "Egin diren proposamen guztiak dira baliotsuak eta garrantzitsuak, eta asko eskertzen dugu aurkeztu izana, herria denon artean hobetzeko aukera eman digutelako", azaldu dute udal arduradunek.

Errota kultur etxean, Mediatekan Matienako udaleko bulegoan eta udaletxean ikusgai daude bozkatu daitezkeen 13 proposmenen izena eta deskribapena, eta webgunean ere kontsultatu daiteke. Bozketan parte hartu dezakete 16 urtetik gorako Abadiñoko herritar guztiek ENA erakutsita, edo, bozketa telematikoa bada, dagokion zenbakia sartuta.

Honako hauek dira aukeratutako proposamenak:

  1. Pumptrack pista/Skatepark
  2. Klima-aldaketaren aurkako udal estrategiari buruzko informazioa.
  3. Aparkalekuak aldatu Galizia plazan.
  4. Eskudela jarri Bodeguilla eta Traña tabernaren arteko arrapalan.
  5. %50eko dirulaguntzak tximiniak garbitzeko.
  6. Gazteluko udal lurretako bi hektareatan bertako landareak landatzea.
  7. Argazki erakusketa solidarioa herriko kaleetan.
  8. "Nola mugitzen gara Abadiñon?" proiektua, bizikleta-sarea garatzeko
  9. Zebra-pasabideak argiztatu
  10. Bizikleta eta skate pista bat egin.
  11. Hormigoizko ping-pong mahai bat jarri.
  12. Eskelak jartzeko euskarria.
  13. Gaztanodiko umeen jolastokia konpondu.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!