Ekitaldia zapatuan (urtarrilak 4) egingo da, 11:00etatik aurrera, Atsegin eta Oxford tabernen arteko gunean, Javier Crespo Gizarte Ekintza arloko zinegotziaren arabera. Bertan, errege-opilak eta txokolatea banatuko dira, 1,50 euroko prezioan. "Herritar guztiak errege-opila dastatzera eta bide batez, minbiziak jota dauden umeei laguntzera animatu gura ditugu" adierazi du zinegotzi abadiñarrak.