Oihana Azkorbebeitia nagusi Bergarako San Silbestre Trail mendi lasterketan

Anboto 2019ko abe. 31a, 14:45

Gontzal Murgoitio elorriarra bigarren sailkatu da mutiletan

Gaur, beste herri askotan lez, San Silbestre lasterketa jokatu da Bergaran. Kasu honetan, mendikoa. VI. edizioa izan da aurtengoa eta 300 bat parte-hartzailek parte hartu dute. Nesketan Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da. Aurtengo hamargarren garaipena lortu du. Bigarren Maite Maiora mendaroarra sailkatu da, eta hirugarren Arantxi De la Fuente. Mutiletan Gontzal Murgoitio elorriarra bigarren helmugaratu da. Ander de Luis izan da irabazlea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!