Andeka Gorrotxategi tenor abadiñarrak kontzertua eskainiko du euskal operaren lan arrakastatsuekin

Anboto 2019ko abe. 29a, 18:29

Kontzertuak “Alare! Euskal operaren urrezko bristadak” du izenburu eta euskarazko lanez osatua egongo da oso-osorik. Gorrotxategirekin batera egongo dira Ana Otxoa Pando sopranoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Elkarte Korala. Oliver Diaz izango da zuzendaria. Kontzertua Bilboko Euskalduna jauregian izango da, bihar, hilak 30, 20:00ean. Sarrerak www.euskalduna.eus atarian eskuratu daitezke aldez aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!