[BIDEOA] Azken tragoa Kalirenean

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 27a, 12:39

Traña-Matiena auzoko Ostendi tabernak ateak itxiko ditu urtea amaitzeagaz batera. Jubilatu egingo da Miguel Angel Oregi "Kali" tabernaria, eta horregaz batera bukaera emango dio 1946tik honako negozio familiarrari. Belaunaldi askoren topaleku izan da Kaliren ostatua, makina bat jai, parranda, otordu eta maitasun istorio zangotrabatu dituena. Itxieragaz, toki enblematiko bat galduko du Traña-Matienako auzoak. Amatatu egingo dira rock musika eta dezibelioak topera izan dituzten bozgorailuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!