Astelehenean izango da Gabonetako lehen txapelketa, hilaren 30ean. Orotara, 50 umek zein gaztek hartuko dute parte. Txapelketa Traña-Matienako frontoian egingo da, arratsaldeko 16:30etik hasita. Txapelketaz gain, mahai teniseko beste hainbat kirolariren erakustaldia ere egingo dute. Abadiñoko mahai tenis elkarteak antolatu du egitasmoa.