[ARGAZKI GALERIA] Gabon giroa Astxikiko tontorrera eraman dute Abadiñoko hainbat herritarrek

Anboto 2019ko abe. 24a, 12:44

Alluitz mendi taldeak deituta, Astxikiko tontorrera igo dira hainbat abadiñar. Mendi taldeak Gabon hauetarako prestatu dituen irteeren artean lehenengoa da gaurkoa. Urteberri egunean, bigarren irteera bat egingo dute, Larranora. Interesa duenak Traña-Matienako BBK aurrean egon beharko du 9:00ean. Ondoren, Urkiolara mugituko dira martxari handik ekiteko. Xanpaina eta turroia banatuko dituztela aurreratu dute

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!