LABek dioenez, "enpresak hilabete asko daramatza komunikatuen bidez langileei beldurra sartzen kaleratzeak egongo direla edo enpresa salduko dela esanez. Joan zen eguenean, mehatxua aurrera eraman zuen langile bat kaleratuz", azaldu du sindikatuak.
Kaleratze hau ez dagoela justifikatuta dio LABek: "Langileei beldurra sartzeko egin dute kaleratze hau. Metaleko grebak enpresa honetan jarraipen oso handia izan zuen eta horregatik langileak mehatxu dituzte".
Egoera honen aurrean, langileek kontzentrazioak egin dituzte asteon. Gabonetan ere mobilizatuko direla aurreratu dute.