Iturriagaetxebarriaren behiak Leioako Azokan garaile

Jone Guenetxea 2019ko abe. 19a, 16:00

Abadiñoko Gaztelua auzoko Jacinto Iturriagaetxebarriaren behiek errekorrak hausten jarraitzen dute. Oraingo honetan, Leioako Azokan lortu du garaipena. Joan zen domekan, Bizkaiko abelbururik onenak bildu ziren azokan. Iturriagaetxebarriak sei behi eraman zituen hitzordura. Gazteluarraren hiru behi izan ziren pisurik gehien izan zutenak. Lehenengo saria Barbara behi txarolesak jaso zuen, eta 150 euroko saria eta txapela Abadiñora joan ziren. 1.461 kilo pisatu zuen Barbarak.

13 parte-hartzaileren artean lehiatu zen Iturriagaetxebarria abadiñarra. Bere behiak  ezagunak dira Leioako Azokan. Sei urtean parte hartu du, eta seietan lehenengo saria eraman du etxera. Aurten ere aurreikuspenak bete ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!