Baliabide gutxi dituzten Abadiñoko 50 familiari erosketa-txartelak emango dizkie gabonetan janari-freskoa erosi dezaten

Aitziber Basauri 2019ko abe. 19a, 11:19

Abadiñoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek banatzen dituzten janari-poltsetan normalean sartzen ez diren hainbat gauza erosteko aukera ematea da helburua. Okela, arraina eta fruta, besteak beste. Gizarte Ekintzako zinegotzi Javier Crespok adierazi duenez, 50 bat familiari emango zaie erosketa-txartela.

Txartelak bost eurokoak izango dira eta  herriko dendetan baino ezingo dira erabili. Kanpaina bukatu ondoren, udalak osorik itzuliko die denda parte-hartzaileei txartel bidez egin zaizkien erosketen balioa. Halaber, zinegotziak azpimarratu du ekimen honek bere onuradunen artean daukan harrera handia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!