EH Bilduk begionez ikusi du kudeaketa eredua aldatzea, eta bidea munizipalizaziorakoa izan beharko litzatekeela esan dute. Hala ere, Mikel Urrutia EH Bilduko bozeramaileak udalak Emtesport enpresari zerbitzuarengatik 300.000 euro inguru ordaintzen dizkiola jakitera eman du, eta aurten zerbitzua ez dela osotasunean eman. "Lanuzte sasoian zerbitzurik eman ez denez", EH Bilduk uste du udalak ez liokeela Emtesport enpresari diruaren %100 eman behar, eragindako kalteak islatuko lituzkeen "zati proportzianala" baino. Kaltetuak izan diren erabiltzaileei begira, berriz, koalizio abertzaleak udalari eskatu dio presioa egin diezaion enpresari, azken honek, kalte-ordainak itzuli ditzan.
Zerbitzuaren kudeaketa aldatzeaz gain, 2020an kiroldegiko makinak ere aldatuko dituztela jakitera eman du alkateak