Zuazubiskarrek eta Rodriguezek garaipena lortu dute Espainiako Kopako madison proban

Anboto 2019ko abe. 15a, 15:42
Illart Zuazubiskar eta Markel Rodriguez erdian

Bikote abadiñarra madison proban gailendu da. Gainera, Illart Zuazubiskarrek omniumean ere garaipena lortu du. Aroa Gorostiza, berriz, hirugarren izan da.

Eskualdeko txirrindulariak Sevillan (Espainia) jokatu den Espainiko Kopan parte hartu dute asteburuan. Bertan, Illart Zuazubiskar abadiñarrak sasoi betean dagoela erakutsi du. Atzo, omnium proba nagusitasunez irabazi zuen abadiñarrak; proba osatzen duten lau lasterketetatik hiru irabazi zituen eta laugarrenean bigarren egin zuen. Gaur, berriz, Markel Rodriguez herrikidearekin madisonean parte hartu du eta irabaztea lortu dute. Abadiñarrek lehenengoz parte hartu dute elkarrekin. 

Emakumezkoetan, Aroa Gorostiza elorriarrak hirugarren postua lortu zuen atzo omnium proban. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!