Euskadiko idi proba txapelketa jokatuko da abenduaren 16an Abadiñon

Maialen Zuazubiskar 2019ko abe. 11a, 09:25
San Blas jaietako idi proba txapelketako argazkia.

Abenduaren 16an Euskadiko idi proba txapelketa jokatuko dute Abadiñon. 21:00etan hasiko da txapelketa. Abadiñoko, Berrizko, Mallabiko eta Elorrioko Udalak antolatu duten txapelketan Garagartza Elkartearen, Arane jatetxearen eta Taberna Goietaren idi pareek parte hartuko dute. 

Sariei dagokienez, irabazleak 1.300 euro, txapela, manta, garaikurra eta akuilua izango du. Bigarrenak, 1.200 euro eta akuilua, eta hirugarrenak, 1.000 euro eta akuilua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!