Jada urteroko ohitura den elkartasun asteburua ospatuko dute barikuan eta zapatuan. Herri bazkarirako txartelak eguenera arte egongo dira salgai Abarketeruena, Mesoi eta Tipi-tapak ostatuetan.
Abenduaren 13a, barikua
- 17:30etan, auto karabana Txanporta plazatik hasita
- 19:00etan, "Gaixo dauden euskal presoen egoera" hitzaldia, Txanporta kultur etxean (Hizlariak: Sare, Gorka Fraileren aldeko plataformako kideak eta Txus Martinen plataformako kideak). Ondoren, Luntxa egongo da
Abenduaren 14a, zapatua
- 13:00ean Bertso poteoa Igor Galarza eta Unai Iturriaga bertsolariegaz, Taberna Zarratik hasita.
- 14:30ean, Herri bazkaria Traña-Matienako frontoian. (Bazkarirako txartelak salgai egongo dira eguenera arte Abarketeruena, Mesoi eta Tipi-tapak ostatuetan). Ondoren, bingo musikala egingo dute. Argazkiak eta postalak idatziko dituzte euskal presto eta iheslarientzat.
- 20:00ean, kontzertuak Zaldu-erreka elkartean (Motxoiena)
- Altxa Porru
- Konorte
- Baske Street Boys
- DJ Alus