Absolbitu egin dute G7aren protestengatik epaitutako gazte abadiñarra

Anboto 2019ko abe. 9a, 18:52
Lapurdiko toki askotan izan ziren protestak G7ak iraun bitartean. Irudian, Hendaian egindako manifestazioa.

Irailaren 20an epaitu zuten Baionan, Urruñako protesta batean parte hartzeagatik (Lapurdi). Familiako iturriek ANBOTOri baieztatu diotenez, gaur irten du epaiak, eta absolbitu egin dute Abadiñoko gaztea.

Joan den abuztuaren 23an atxilotu zuten gaztea Urruñan, Miarritzen egun haietan egiten ari zen G7 goi-bileraren aurkako manifestazio batean protestan ari zela. Beste hainbategaz batera atxilotu zuten. Baionako komisaldegira eraman zuten, eta aske ipini zuten gero, epaiketaren zain.

Irailaren 20an epaitu zuten eta gaur kaleratu da epaia. Absolbitu egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!