Gabonetako postal lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2019ko abe. 2a, 11:33

4-18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu ahal dute lehiaketan. 

"Lehiaketaren helburua gabonetako espiritua sustatzea eta sormena bultzatzea da" azaldu du Carmen Marko ekitaldi eta aisialdi arloko zinegotziak. Lehiakideek bost kategoriatan parte hartuko dute. Aurkezten diren lanak Errotan ikusi ahalko dira abenduaren 20tik urtarrilaren 10era.

Lanak abenduaren 13ra arte aurkeztu ahal izando dira Errota kultur etxean edo udal mediatekan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!