[ARGAZKI GALERIA]: Gorka Izagirre eta Lucia Gonzalez nagusi Abadiñoko nazioarteko ziklo-kros proban

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 30a, 15:32

Gaur goizean Muntsaratzeko landetan Abadiñoko Udala sari nagusia jokatu da. C2 mailako probak goi mailako txirrindulariak hartu ditu. 

Joan zen asteburuan Garaiko ziklo-kros proban egin bezala, gaur ere atzetik aurrerako lasterketa bat eginda garaipena lortu du Astana taldeko Gorka Izagirrek. Ormaiztegiko txirrindularia lehenengoa izan da Muntsaratzeko helmugan, Ismael Esteban eta Kevin Suarez kantabriarren aurretik. 

Emakumezkoetan, Lucia Gonzalez asturiarrak ez du aurkaririk izan eta nagusitasunez irabaztea lortu du. Bigarrena, Sandra Trevilla izan da eta hirugarrena Olatz Odriozola. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!