Emaitzek Ohorezko Mailara igotzeko hautagai lez kokatu dute Abadiño

Joseba Derteano 2019ko aza. 30a, 11:00

Hiru urte Lehenengo Erregionalean eman eta gero, Abadiño futbol taldea Maila Gorenera itzuli zen iaz. Batek baino gehiagok pentsatuko zuen aurten mailari eusteagaz nahikoa izango zuela, baina kontrakoa gertatzen dabil. Ligako herena joan denean, Abadiño Maila Goreneko lider dago.

Orain arte, hamar partidutik sei irabazi eta hiru berdindu ditu, eta bakarra galdu du. Gaur, 16:00etan, Trapagaran taldeak bisitatuko du Zelaieta, eta abadiñarrak bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira. Azpimarratzekoa da Abadiño B ere lider dagoela Hirugarren Erregionalean, orain arteko zortzi partiduak irabazita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!