Atxartetik Guenzelaira bitarteko pagadian, hainbat arbola jausi dira azken egunetako haizeteen eraginez. Mendizale eta eskalatzaileek sarri erabiltzen duten bidea da, ohikoa, Artola, Astxiki edo Alluitzera ailegatu arteko abiapuntua. Argazkiak Astxikira igotzekoa zen mendizale batek bidali ditu ANTOBOra.