Espainiako Loteriako lehenengo sariak 4 milioi inguru utzi ditu Abadiñon. David Lobato Hiru administrazioko jabeetako batek ANBOTOri jakinarazi dionez, 56.718 zenbakiko 70 dezimo saldu dituzte, eta bakoitzari 60.000 euroko egokitu zaizkio. "Oso pozik gaude, astero jokatzen den zenbaki bat da eta", esan du Lobatok.
Zenbakia Hiru administrazioan, Traña-Matienako Oregi tabernan eta Soraluzeko Txurruka tabernan saldu dute.