Abadiñoko EH Bilduk Astolako kiroldegiko erabiltzaileak zerbitzurik gabe egondako egunengatik erreklamazioak jartzera gonbidatu ditu

Anboto 2019ko aza. 22a, 13:26

"Bidezkoa delako herritarrek beren dirua berreskuratzea, langileekiko elkartasunagatik eta idatziz erregistratuta geratzen diren erreklamazioek balio erantsia dutelako zerbitzuaren hobekuntza lortzeko bidean, herritarrak erreklamazio orriak betetzera gonbidatzen ditugu" azaldu du Abadiñoko EH Bilduk ohar batean. 

EH Bilduren berbetan, "bermatzen ari ez den" zerbitzu batengatik ari dira ordaintzen erabiltzaileak. "Enpresak dagoeneko abonatuak garenon dirua jaso du, eta bitartean langileek lan-hitzarmen duin baten alde paroak egiten dituztenean, beraien soldata, energia, ura eta kontsumo gastuak aurrezten ditu. Negozio borobila!" kexatu da ohar batean. Horregatik, erreklamazioak idazteko proposamena luzatu dute prentsa ohar batean herritarrek beren dirua berreskuratzeko. Astolako pistinetan eta udaletxean daude inprimakiak. 

"Enpresak itzulketak egiten ez baditu, udalak ez lioke enpresari egun horietako zerbitzuengatik ordaindu behar, eta diru horrekin udalak kalte-ordainak eman beharko lizkieke herritarrei". Elorrioko udalak harturiko jarrera jarri du Abadiñoko EH Bilduk adibide bezala. "Kudeaketa-eredu publikoagoak dituzten, eta hortaz irizpide propioak aplikatzeko gaitasun handiagoa beste udalerri bazutaetan, Elorrion bezala, udalak kalte-ordainak eman beharko lizkieke erabiltzaileei, beren borondatez".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!