Matienako pediatria zerbitzua normaltasunera itzuliko da astelehenean

Anboto 2019ko aza. 15a, 17:09

Abadiñoko Gobernu Taldeak batzarra egin du Osakidetzako arduradunekin, gaur.

Pediatraren baja dela eta zerbitzua murriztu du Osakidetzak. Erabiltzaileek, kontzentrazio bi egin dituzte egoera salatzeko. Abadiñoko Gobernu Taldeko ordezkariek gaur jakinarazi dutenez,  Matienako Osasun Zentroko pediatria zerbitzua berriro hasiko da normaltasunez lanean astelehenetik aurrera.

 

Hala jakinarazi diete gaur Osakidetzako arduradunek Udal Gobernu Taldeko kideei, Galdakaoko Ospitalean egin duten batzarrean, prentsa oharrean azaldu dutenez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!