Abadiñoko kiroldegiko kudeaketa eredua aldatzea eskatu du EH Bilduk

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 31a, 14:22

Astelehenaz geroztik greban daude Abadiñoko kiroldegiko langileak. EH Bilduko kideak kiroldegian izan dira. 

Bizkaiko deialdiagaz bat eginda, hamabost eguneko greba hasi zuten astelehenean Durangaldeko kiroldegietan, tartean Abadiñoko kiroldegian. Abadiñoko EH Bilduk elkartasuna adierazten die langilei, eta udalari kudeaketa eredua aldatzeko eskatzen dio. Ohar bidez Jon Montoto EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, egun udalak 300.000 euro ordaintzen dizkio enpresa bati zerbitzuak emateko, "gure beharren araberako zerbitzua eskaintzen ez digun enpresa bati". Horrez gain, langile batek "gustuagatik" ez duela grebarik egiten azaldu dute.

Bestalde, EH Bilduk bere kudeaketa ereduaren proposamena egin du, eta adierazi du, oinarrizko langileak (sarrerakoak, sorosleak, mantentze-lanetakoak, gabiketakoak...) udaleko langileak izan daitezkeela eta monitoreak, ikastaroak ematen dituztenak azpikontratatu daitezkeela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!