Ikur frankistak dituen harlauza bat dago Abadiñoko hilerrian

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 29a, 10:45

Gerra Zibilaren garaiko panteoi bat dago Abadiñoko hilerrian, eta bertako harlauzetako batean ikur frankista bat dagoela zabaldu dute. Hilerriko mantenimendu lanak egiten dituen arduradunak ANBOTOri jakinarazi dionez, tankera honetako ikur bakarra da hilerri osoan.

Gerra Zibileko panteoian, honako testu hau ere irakurgai dago: "Anaiarteko gerrate negargarri baten hildako abadiñarren hilarria".

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!